Pierre Hadot
Pierre Hadot | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pierre Henri Hadot |
Jaiotza | Parisko 15. barrutia, 1922ko otsailaren 21a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Orsay, 2010eko apirilaren 25a (88 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ilsetraut Hadot (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea École pratique des hautes études |
Doktorego ikaslea(k) | Gérard Naddaf (en) Richard Goulet (en) Dominic J. O'Meara (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, idazlea, historialaria, katedraduna, apaiz katolikoa eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | CNRS (1949 - 1964) École pratique des hautes études (1961 - 1985) Collège de France (1982 - 1991) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zientzien Bavariar Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Pierre Hadot (Paris, 1922ko otsailaren 21a - Orsay, 2010eko apirilaren 24a) filosofo, filologo eta historialari frantsesa izan zen.
Aditua zen Antzinaroko gaien inguruan; bereziki Plotinoren lanak nahiz Neoplatonismoa landu zituen. Horrez gain, arretaz aztertzen zituen bere garaiko obrak, alemaniar eta frantses filosofiak, batez ere.
Ekarpen handiko obrak idazteaz gain, eragin handia izan zuen filosofia ulertzeko eran. Antzinako pentsalariei jarraiki, bizitzeko modu gisa ikuskatzen zuen filosofia; ariketa baten modukoa, hain zuzen ere. Testuinguru historikoa kontuan hartuz eta barneko lanketa erdigunean ipiniz, ikuspegi ezberdin batetik aztertu zuen filosofia.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa Reimsen bizi izan zuen. Bere aita gizon burujabea zen eta, familia txiro batean hezi zen. Bere baitan ikasi zituen alemanera nahiz esperantoa eta zurkaiztu zuen bere familiaren aiseria. Zahartzaroan itsu gelditu zen aita eta Pierre Hadoti esker, braillea irakurtzen ikasi zuen; estua zen aita eta seme arteko harremana.
Familia kristaua izanik, ama oso fededuna zen, honen nahia bere hiru semeak (Pierre Hadot eta bere bi anaiak) apaiz egitea zelarik.
Gaztetan, erlijioaren bideari jarraiki, Teologia eta Filosofia ikasketak burutu zituen Reimseko seminarioan. Hadoten hitzetan, arduradunak oso zorrotzak ziren eta ondorioz, ugariak izaten ziren zigorrak; irakasle batzuk sadikotzat zituelarik.
Bestalde, bertako irakaspenak eta eskuratutako gaitasunak balioesten zituen, kalitatezko hezkuntza eskaintzen zutela esanik. Latin nahiz Greziera klaseak goraipatzen zituen, bereziki. Txikitatik ikasi zuen pianoa jotzen, baita organoa ere, eta sarritan, laikoak ziren filosofo garaikideen lanak irakurtzen zituen.
Gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1942an apaiz izendatu zuten. Gudu denboran, asko bereiztu zen elizatik, hiriburuko aldirian bizi zela. Hortaz, trenbideen enpresa frantses baterako lan egitera behartu zuten, mekanikari gisa; bertan, lan mundua ezagutuko zuen. Garai honetan, lan munduaren eta elizaren arteko ezberdintasunez jabetu zen.
Gerra bukatzean, Pariseko beste hainbat pentsalari ezagutu zituen, bere pentsamenduan eraginez. Honen ostean, Rilke eta Heideggeri buruzko tesia egitea erabaki zuen, Gabriel Marcelen laguntzaz, baina azkenean, Plotinoren filosofian zuen interesa eta Paul Henryren aholkuak jarraiki, Marius Victorinusi buruzko tesia idatzi zuen.
1952an eliza uztea erabaki zuen, jada ez baitzuen bat egiten elizaren asmoekin; 1950an Pio XII garrenak bidali zuen Humani Generis entziklikarekin, esate baterako. Etsipen handiz begiratzen zuen elizaren figura, beraien aginte kontserbadore eta zurruna azpimarratuz.
1953an ezkondu zen, baina handik hamaika urtera dibortziatuko zen, bere amaren nahigaberako. 1949an CNRSen sartu zen ikasle gisa eta Letra nahiz liburuzain ikasketak hasi zituen, handik denbora batera utziko zituenak.
Helduaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasle izatetik ikerlari izatera igaro zen CNRSen, bertan lan egingo zuelarik 1964era arte. Bertan ezagutu zituen Jean-Pierre Vernant historialaria eta Louis Dumont antropologoa.
1964an École pratique des hautes étudeseko ikerketa zuzendaria izendatu zuten. Hasieran, latinista gisa lan egiten zuen, baina pixkanaka filosofia grekorantz bideratzen joan zen. Bostgarren atalaren arduraduna zen: "Patristika latinoa, Helenismoa eta Erromatar Aroko Teologia eta Mistizismoa" atalekoa. 1985an utzi zuen bere postua.
Urte horietan Ilsetraut Marten filologo eta historiari alemaniarra ezagutu zuen, berarekin ezkonduko zelarik 1966an, Berlinen. Martenek eragin eskerga izan zuen bere senarraren pentsamenduan eta anitz lagundu zion bere osasunaren hobekuntzan, arazo andana baitzituen.
Zahartzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Michel Foucaulten ekimenen bitartez, Collège de Franceko irakasle izendatu zuten 1982an. 1990arte, bertan irakatsi zituen bere gai garrantsitsuenak: filosofia bizimodu gisa, antzina eta natura, Plotinoren mistizismoa eta Marko Aurelioren estoizismoa. 1991an, irakasle emeritua zela, saria eman zioten.
Erretiroan ere, irakurtzen eta idatziak argitaratzen jarraitu zuen, aisialdia familiarekin igarotzen zuelarik. 2010an zendu zen Orsayen.
Pentsabidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mistizismoa eta eruditua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Seminarioan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Seminarioan ikasi zuen filosofiak lotura edo harreman handia zuen teologiarekin. Bere ustez, aztertze eskolastikoak izan ziren lan teoriko eta dogmatikoenak. Interesgarria egiten zitzaion mistizismoa eta jainkoa esperientzia moduan bizitzearen ideia; baina gai hauek, ordea, ez zituen seminarioan landu.
Hala ere, Etienne Gilsonen lanetan azaldutako tomismoa argia nahiz zehatza diruditu zitzaion. Aisialdian garaiko filosofo frantsesen lanak irakurtzea atsegin zuen, Bergsonen lanak bereziki.
Hadotek haurtzaroan sentimendu kosmiko bat bizi zuela aitortu zuen, munduarekin bat egitearen sentsazio azkar bat. Burutzen zituen irakurketen bidez, filosofo anitzen lanek sentimendu hori azaltzen zutela ohartu zen, Bergsonen "Jaillissement du moi" edo Romain Rollanden "Sentiment océanique", besteak beste.
Hori sentiturik, oso ohikoak iruditzen zitzaizkion klaseak.
Tesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Latinaren bidetik hasiko zuen antzineko filosofiarekiko interesa. Tesia Marius Victorinusen inguruan egin zuen, Plotinoren itzulpenak eskuratzeko nahia zela-eta. Aztarna gutxi aurkitu zituen, baina lagungarria izan zen metodologikoki. Itzulpenetan, lanaren zorroztasun guztia barneratzen zuen.
Garai berean, Wittgensteinen lanak ekarri zituen Frantziara. Wittgensteinek bere obretan azaltzen zuen hizkuntzaren filosofía interesgarria egin zaitzaion, baita obretan azaltzen zituen eremu mistikoek harritu ere.
Mistizismoan zuen interesa jarraituz Neoplatonismoaren bideari ekin zion; honela, Tyreko Porphyren idatzien laguntzaz, Plotinorik buruzko lan sakon bat argitaratu zuen, ezagun izatera eramango zuen lana. Iturriak parekatzearren, Aro Helenistikoaren inguruan zeukan ezagutza eta bere hainbat ikerketa argitaratu zituen, beste autore batzuen inguruan ere idatziz, hala nola, Milaneko Ambroise edota Marko Aureliori buruz.
Filologo eta historialari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horretaz, azpimarratzekoa da Pierre Hadoten ezaugarri bat, izan ere, itzulpen zehatzak egiteaz gain, garai ezberdinetako testuinguruak ulertzeko gaitasuna zuen. Hadoten hitzetan, antzinako testuak ulertzeko ezinbestekoa zen lan zientifiko bat burutzea; iturriak, hitzak nahiz kontzeptuak ezberdinak izanik, zuhurtziaren beharra nabarmentzen zuen testuen interpretazioak egiterakoan. Bestalde, antzinako pentsalari askoren lanak ez ziren idatziak izan, ahozkoak baizik (egun ikasle oharren bitartez ezagutzen ditugunak), izan ere, entzuleak edota ikasleak egindako galderak erantzuten zituzten, nagusiki. Hadoten iritziz, bere garaiko irakurle askok anakronismoak egiten zituzten antzinako testuak aztertzerako garaian, eta hortaz, ez zuen uste autorearen egoera barneratzeko edota haien obrak ulertzeko gai zirenik.
Bere baitako ariketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estoizismo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ilsetraut, Senekari buruzko doktoregoa egiten ari zen Hadot-ekin ezkondu zenean. Pierre Hadot-en filosofia bereganatu zuen, Senekaren obrak filosofia norbere baitako ariketa gisa bizitzearekin bat egiten duelako.
Aintzinekoek filosofia nola estimatzen zuten bilatu zuen eta nolako ariketak egin zituzten egunerokoan. Fenomeno sozialak, ariketa fisikoak, jan-edanak, meditazioak, solasak, kontenplazioak, beti norbere barrua eraldatzea zegoen pratika horien erdigunean
Ondorioz, Estoizismo eta Epikureismora hurbildu zen. Zalantzak sentitu zituen mistizismoarekin, batzutan, Plotinori errealitatea aldatzenzuela iruditu zitzaion. Bere iritziz, neoplatonismooarekin erkatuz, Estoikoen proposamena hobekiago eramaten ahal da pratikara eta, horregatik, baliagarriagoa da. Solasak, teoriak eta konzeptuak ez dira baztertu behar, baina, ekintzei lotuta egon behar dira, Norbere bizitza hobetzeko asmo bat segitu behar dute eta egon adi errealitateari. Aintzinako filosofoek egun ere balioa dutela aldarrikatu zuen Pierre Hadot-ek. Ez hainbeste doktrinen aldetik, baizik eta bizitza hobetzeko proposamenak egin zituztelako. Aintzinako teologia eta kosmologia zahartua baztertuta, aurkitu zituen barrura begirako ariketak. Historian giristinotasunak eskuratu zituen ariketa horiek. Baina Pierre Hadot-en asmoa, jatorrizko portaerak berriro zabaltzea zen, bere ustez, filosofoaren izaera definitzen zutenak eta erlijioaz guztiz bereizten zirenak. Filosofia eta bizitzeko era bateratzeari, "ariketa espiritualak" deitu zien.
Ariketa espiritualak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakoitzaren baitatik pratikatzen dira "ariketa espiritualak", norbere burua eraldatzeko asmoz. Irudikatzearen bidez pratikatu ahal da, eta zoritxar, zailtasun, eritasun edo gaitzak lantzeko balio dute. Izane ere, gaitzak igarriz, hobeki pairatzen dira.
Ariketek bideratzen dituzte solasaldiak. Egia maitatzen irakasten dute, eta pentsamendua hobetzen. Bestea ernegatu edo hunkitzeko erabiltzen ditugun hitzak, elkarren artean jolasteko modua dira. Platon edo Aristotelesen solasaldietan, adibidez, kide bakoitzak hitz egiteko aukera duela onartu behar da. Nahiz eta ikusiz gezurrean ginela, bildu behar dira ebidentziak. Utzi egoa bazterrean, egiak onartu eta bilatu, Logos-a erdigunean jarri eta eztabaida objektiboa izaten saiatu.
Kontenplazioa, munduarekiko begirada aldatzea da. Interesak eta ohiturak baztertuta, mundua begi kurios batetik ikustea, mundu horren parte zarela sentitzea. Ikuspegi hori lortzeko landu behar dira pentsamenduak. Pierre Hadot-ek olerkari, margolari edo filosofo batzuen teknikak aipatu zituen.
Adibidez, heriotzari buruzko pentsamendua, egun bakoitza, bizitzako azken eguna bezala konsideratzea. Etorkizunean eta iraganean metatzen den arreta, orainean biltzea esan nahi du. Horrela, gizakia benetan da gai unea bizitzeko eta aukerak egiteko, egun berri bakoitza aukera oparo gisa sentitzeko. Horrez gain, ekintzak gainetik begiratzea, garrantzitsua dela uste du, horiekiko urruntasuna edo distantzia hartzea. Izan ere, mundua entitate orokor baten moduan ikusten denean, gizakien antsiak ez dira horren importanteak. Grina erlatibizatu eta zentzuzko aukerak egin behar direla dio.
Elkarrizketen moduan irakurtzea, zerbait partekatu nahi duela autoreak edo erreakzio bat bilatzen duela kontuan hartu behar da. Askotan irakurketa eragintzen dute gure testuinguruak, gure kezkek. Irakurtze meditatiboa edo interpretazio lan baten bidez sar daiteke autorearen baitan, eta, orduan, egilea zertara heldu zen ulertu. Hauteman behar da, autorea beste aro batean bizi zela, beste interesak zituela eta bere idatzia testuinguru berezi batean egina zela. Horrek zintzotasuna eskatzen du, norbere aurre iritziak bazterrean uztea eta testuan guztiz sartzea.
Teoria eta praktika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azkenean, aintzinako eskola filosofo baikoitzak ariketa batzuk proposatu zituen. Ikasleek eskola bat hautatzen zutenean, bizimodu berezi bat aukeratzen zuten. Filosofia praktika da derigorrez, eta hori azaltzeko, bizikletako argiaren metafora erabili zuen Pierre Hadot-ek. Bizikletako argiak errota mekanikak eragindako mugimenduaren funtzionatzen du. Ilunpean beharrezkoa da argia, hori da pentsamendu teorikoa, gizakia gidatzen duena.
Baina argi hori pizteko ezinbestekoa da bizitza filosofiko bat pratikatzea. Gurpilaren aintzinatzeak pizten du argia, mekanikari ematen diogun indarrak, hori da bizi modu aukera. Aurreratzeko, behar da praktikatu, pedalei eragin. Horren bitartez piztuko da teoriaren argia, bizi filosofikoan lagungarri izango dena. Ondorioz filosofia bidean biak dira ezinbestekoak, praktika eta teoria.
Bizitzeko modua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historian zehar
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pierre Hadot-ek zioen, badirela historian zehar filosofoak bizitzaren mamia filosofian oinarritzen dutenak :
Erdi aroan, bere burua azaldu zuen Montaigne-k.
XVII. mendean, Descartes-ek ezagutu nahi zuen nola aldatu zuen filosofiak bere bizia, bide berdinan ziren Spinoza eta Malebranche.
XVIII. mendean, Rousseauk gaia landu zuen les rêveries du promeneurs solitaire (1782) izeneko obran eta Goethek gogo bilketak egin zituen orainean.
XIX. mendean, Schopenhauer-en aforismoek, Thoreau-k eta seguraski Nietzschek zuten mami berdina.
XX. mendean, Wittgensteinek Tractatusen (1921) erakutsi zituen hitzen mugak.
Makurkeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hadoti, garrantzitsua iruditu zitzaion azpimarratzea Filosofia bizitzeko era dela. Jada aintzinean aurkitzen zen kezka hori. Sofistek eta pertsona ainitzek hitzetan bakarrik, mintzatzean, hartzen zuten atsegina, trufatuak ziren ez zirelako gai bizi modu baten erakusteko.
Baina, geroztik, normalizatu zen portaera hori. Bereziki XIII. mendea pasata, giristinotasunak unibertsitateak sortu zituenean, elizaren menpe geratu zen filosofia. Teoria erlijiora bideratu zen eta haren esku geratu ziren barrura begirako lanketa eta ariketa espiritualak. Pratikaren arloa utzi zuen filosofia ofizialak.
Filosofiaren makurkeria bezala azaldu zuen egoera hori Pierre Hadot-ek eta unibertsitateetan jarrera hori jarraitu zela zioen. Bere garaian, 1960 eta 1970eko hamarkadetan, zoriontasuna edo pasio jabetza bezalako barne lan gaiak urritan agertzen ziren filosofoen lanetan. Hiztegia espezializatu zen eta teoria asko sortzen ziren doktrinen inguruan eztabaidatzeko , horiek, ez zuten loturik ekintzekin.
Pierre Hadot-en obra filosofia bizitzeko era bati lotua izan zen. Lan sakonak eta zehatzak egin zituen, aintzineko testuak ulertzeko. Hitz eta idatzi sinpleak zabalduta, “ariketa espiritualak” proposatu zituen, gizartean hedatzeko ezagutza hori.
Eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako filosofiak modu eraberrituan ulertu ziren Pierre Hadot-en lanaren bidez. Adibide deigarriena Sokratesena da, berak ez zuen ezer idatzi, ez zuen klaserik eman, baina, antzina, filosofo mirestuena zen eta gaur egun, seguraski, ospetsuena. Filosofoa baitako ariketa baten moduan ikustean, argiagoa da hori.
Bide berean, baztertuak izan ziren antzinako eskola batzuk Zinikoak, adibidez, beren mamia berreskuratu zuten,.
Bere teoriak idatzien arteko kontraesanak eta elkarrizketen arteko desberdintasunak azaltzen ditu. Zuhurtzia eta lan zientifikoa eskatzen dute beste garai batzuetako testuek.
Frantziako filosofo garaikideengan eragina izan zuen, Michel Foucaulten hurbilekoa zen, André Comte Sponville (esprit de l'athéisme, 2006), Michel Onfray (contre histoire de la philosophie, 2002 - 2015), Luc Ferry (qu'est ce qu'une vie réussie ? 2002) edo Remi Braguen (La sagesse du monde, 2002) filosofoen lanetan nabari da bere eragina.
Arnold Davidson-ek Ameriketako Estatu batuetan hedatu zuen bere teoria eta Kanadan, Wayne J. Hankey-k.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1969 : Prix Saintour, Académie des inscriptions et belles-lettres-ek emana, Porfiro eta Victorinus buruzko tesiagatik.
- 1969 : Prix Desrousseaux, l'Association pour l'encouragement des études grecques-ek emana, Porfire eta Victorinus buruzko tesiagatik.
- 1972 : Mayenceko Akademie der Wissenschaften und der Literatur-ko urgazlea.
- 1979 eta gero : Akademia horretako filosofia eta filologo parte hartzaile.
- 1979 : Centre national de la recherche scientifique-ko zilarezko medaila.
- 1985 : Neûchatel unibertsitateko Docteur honoris causa
- 1990 : Prix Dagnan-Bouveret, l'Académie des sciences morales et politiques-ek emana, Exercices spirituels et philosophie antique obrarengatik.
- 1992 : Prix de la fondation Le Métais-Larivière Fils de l'Académie française, Plotinen idatzien itzulpenagatik.
- 1999 : Grand prix de philosophie de l'Académie française.
- 2000 : Municheko Akademie der Wissenschaften-eko urgazlea.
- 2002 : Laval unibertsitateko (Kanada), Docteur honoris causa
- 2008 : Prix de la fondation É. Bonnefous de l'Institut de France.
École pratique des hautes études-en sartu eta gero, bere borondatez ukatze gutun bat idatzi zuen Pierre Hadotek, estatu Frantsesak emandako sariak ez eskuratzeko.
Obrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzineko testuen itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marius Victorinus, Traités théologiques sur la Trinité (2 tomes) ; Texte établi par Paul Henry. Introduction, traduction, notes et commentaires par Pierre Hadot, Les éditions du Cerf, 1960. (collection « Sources chrétiennes »). (ISBN 2-204-03880-6)
- Ambroise de Milan, Apologie de David ; intr., texte latin, notes et index par Pierre Hadot, traduction par Marius Cordier, Paris, Les éditions du Cerf, 1977. (Sources chrétiennes 239). (ISBN 2-204-01165-7).
- Plotin, Traité 38 – VI, 7 « Comment la multiplicité des idées s'est établie et sur le Bien » ; Introduction, traduction et notes par Pierre Hadot, Les éditions du Cerf, 1987. (collection « Les Écrits de Plotin »). (ISBN 2-204-02781-2)
- Plotin, Traité 50 – III, 5 « L’amour - Éros - est-il un dieu ou un démon ou un état de l’âme ? » ; Introduction, traduction et notes par Pierre Hadot, Les éditions du Cerf, 1990. (collection « Les Écrits de Plotin »). (ISBN 2-204-04135-1)
- Plotin, Traité 9 – VI, 9 « C'est par l'un que tous les êtres sont êtres » ; Introduction, traduction et notes par Pierre Hadot, Les éditions du Cerf, 1994. (collection « Les Écrits de Plotin »). (ISBN 2-204-05013-X)
- Marc Aurèle, Écrits pour lui-même. Tome 1, Introduction générale. Livre I ; éd. et tr. Pierre Hadot, avec la collab. de Concetta Luna. Paris, Les Belles Lettres, 1998. (Collection des Universités de France). (ISBN 2-251-00472-6).
- Simplicius, Commentaire sur les Catégories d'Aristote. Chapitres 2-4 ; trad. P. Hoffmann, avec la collab. de Ilsetraut Hadot et Pierre Hadot, commentaire par Concetta Luna. Paris, Les Belles Lettres, 2001. (Anagogè ; 2). (ISBN 2-251-1-8001-X).
Iruzkinak eta saioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Porphyre et Victorinus. Paris, Institut d'études augustiniennes, 1968. (Collection des études augustiniennes. Série antiquité ; 32-33).
- Marius Victorinus: recherches sur sa vie et ses œuvres. Paris, Institut d'études augustiniennes, 1971.(Collection des études augustiniennes. Série antiquité ; 44).
- Exercices spirituels et philosophie antique. Paris, Études augustiniennes, 1981. (Collection des études augustiniennes. Série antiquité ; 88). (ISBN 2-85121-039-4) ; nouvelle éd. Paris, Albin Michel, 2002. (Bibliothèque de l'évolution de l'humanité). (ISBN 2-226-13485-9).
- « Physique et Poésie dans le Timée de Platon », Revue de théologie et de philosophie, 115, 1983.
- La Citadelle intérieure. Introduction aux Pensées de Marc Aurèle. Paris, Fayard, 1992. (ISBN 2-213-02984-9).
- (fr) Qu'est-ce que la philosophie antique ?, Paris, Gallimard, coll. « Folio essais », 1995, 280 p. (ISBN 2-07-032760-4).
- Plotin ou la simplicité du regard (1963), 4e éd. Paris, Gallimard, 1997. (Folio essais ; 302). (ISBN 2-07-032965-8).
- Études de philosophie ancienne. Paris, Les Belles Lettres, 1998. (L'âne d'or ; 8). (ISBN 2-251-42007-X). (recueil d'articles),
- Plotin. Porphyre. Études néoplatoniciennes. Paris, Les Belles Lettres, 1999. (L'âne d'or ; 10). (ISBN 2-251-42010-X). (recueil d'articles)
- La Philosophie comme manière de vivre. Paris, Albin Michel, 2001. (Itinéraires du savoir). (ISBN 2-226-12261-3).
- Pierre Hadot, Sandra Laugier et Arnold Davidson (en), « Qu'est-ce que l'éthique ? », Cités, no 5, 2001, p. 129-138 (lire en ligne [archive], consulté le 11 janvier 2018).
- Le Voile d'Isis. Essai sur l'histoire de l'idée de nature. Paris, Gallimard, 2004. (NRF essais). (ISBN 2-07-073088-3).
- Wittgenstein et les limites du langage. Paris, J. Vrin, 2004. (Bibliothèque d'histoire de la philosophie). (ISBN 2-7116-1704-1).
- Apprendre à philosopher dans l'antiquité. L'enseignement du Manuel d'Epictète et son commentaire néoplatonicien (avec Ilsetraut Hadot). Paris, LGF, 2004. (Le livre de poche ; 603). (ISBN 2-253-10935-5).
- Éloge de Socrate, Paris, Allia, 1999.
- Éloge de la philosophie antique, Paris, Éditions Allia, 1998, 72 p. (ISBN 9782911188633).
- N'oublie pas de vivre. Goethe et la tradition des exercices spirituels, Albin Michel, 2008. (Bibliothèque Idées). (ISBN 978-2-226-17905-0).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antoni Bosch-Veciana, El moviment lector de Pierre Hadot. De l'antiguitat clàssica a la contemporaneïtat de la vida filosòfica, Prefaci d'Arnold I. Davidson. Barcelona 2013.
- A. I. Davidson (en), Spiritual Exercices and Ancient Philosophy : An Introduction to Pierre Hadot, in Critical Inquiry, 16, (1990).
- A. I. Davidson et F. Worms (dir.), Pierre Hadot, l'enseignement des antiques, l'enseignement des modernes, Paris, Rue d'Ulm, mars 2010, 120 p. (contient un entretien inédit avec Pierre Hadot).
- Roger-Pol Droit, « Pierre Hadot » [archive], sur www.lemonde.fr, 27 avril 2010.
- Thomas Flynn, Philosophy as a Way of Life: Foucault and Hadot, in Philosophy & Social Criticism, vol. 31, (2005).
- Maël Goarzin et Konstantin Büchler, « Pierre Hadot et la philosophie antique – Entretien avec Philippe Hoffmann » [archive], 14 avril 2014.
- Wayne J. Hankey, « Philosophy as Way of Life for Christians? », in Laval philosophique et théologique, vol. 59, 2 (juin 2003).
- Philippe Hoffmann, « Pierre Hadot (1922-2010) », Annuaire de l'École pratique des hautes études (EPHE), Section des sciences religieuses.
- Véronique Le Ru, Pierre Hadot, Apprendre à lire et à vivre, Reims, Presses universitaires de Reims, 2014.
- Michel Weber, L’Épreuve de la philosophie. Essai sur les fondements de la praxis philosophique, Louvain-la-Neuve, Les Éditions Chromatika, 2008.
- Frantsesezko Pierre Hadot wikipedia orrialdea. https://fr.wikipedia.org/wiki/Pierre_Hadot
- Pro Ethica (Internet). Maël Goarzin, 2014. http://www.proethica.ch/entretiens-sur-le-stoicisme
- France culture (Internet). La vie comme elle va, 2003ko Martxoaren 23a. https://www.youtube.com/watch?v=ZG_nnSai07g